XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Hutsegite ez hain larriengatik: Hirutik hamar egun arteko enplegu eta soldata etendura.

3. Hutsegite larriengatik: Hamarretik hogei egun arteko enplegu eta soldata etendura.

4. Hutsegite oso larriengatik: Hogeita batetik hirurogei egun arteko enplegu eta soldata etendura; departamentu edo zerbitzu batetik bestera lekualdatzea hiru hiletik urtebeterako epean; kategoriaz igotzeko gaitasuna kentzea hiru urte arterako epean; iraizpena.

8. Enpresari dagokion zigorrak agintzeko ahalmena agortu egingo da, zigorra eragin duen egitatearen berri jakin, edo enpresako zuzendaritzak jakiteko aukera izan, eta epe baten barruan zigorrik ematen ez badu.

Hala, hutsegitea arinak ematen direnean, hiru egun izango du enpresak egoki den zigorra emateko; hutsegite ez hain larrietan, hamar egun; larrietan, hamabost egun, eta oso larrietan, hilabete; edozein modutara, egitatearen berri jaso eta sei hilabetera agortuko da ahalmen hau.

Ezleialtasun edo konfidantza abusuen kasuan, egitatea gertatu eta hamazortzi hilabetera agortuko da aipatu ahalmena.

9. Indarrean dagoen legeriarekin bat, enpresari dagokio zigorrak emateko ahalmena.

10. Hutsegitea baloratzea eta horri enpresako zuzendaritzak ezar diezaiokeen zigorra beti izango da aztergarria Lan Magistraturara joz gero.

Hutsegite larri eta oso larriei dagozkien zigorrak agintzeko, idatziz jakinarazi behar zaio langileari, eta jakinarazpenean zigorra eragin duen zioak eta data ohartaraziko dira.

11. Hutsegite arin eta ez hain larrietan ezarritako zigorrak enpresak agintzen duenean beteko dira, baina beti ere zigorra ezarri eta hamabost laneguneko epearen barruan.

Hutsegite larri eta oso larrietan ematen diren zigorrak, iraizpenaren kasuan izan ezik, zigorra irmotzat eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta hogeita hamar laneguneko epearen barruan hasiko da zigorra betetzen.

Zigorra irmotzat joko da, zigorraren erabakia jakinarazi eta hamabost laneguneko epea igaroten bada Laneko Jurisdikzioaren aurrean inpugnaziorik egin gabe.

Ebazpena eta zigorra 31.9 artikuluan xedatutakoaren arabera ohartaraziko dira eta aginduko.

12. Denbora iragan hutsaz agortuko dira ezarritako zigorrak, berrespen kasuetan izan ezik.

Hona ondoren zigor aginduek izango dituzten agortzeko epeak:


a) Hutsegite arinak, zigorra agindu eta hiru hilabetera.
b) Ez hain larriak, urtebetera.
c) Larriak, bi urtera.
d) Oso larriak, lau urte, iraizpen kasuan izan ezik.

Kasu hauetan, langilea enpresatik baztertua izan denez, ez da agortze eperik izango inolaz ere.

Goiko zerrenda horretako epeen barruan, zigorra jaso duenak sariren bat jasotzeko motiboak eman baditu, zigor agindua agortzeko denbora horiek erdira murriztuko dira.